
Definitu
Hemen, hauxe da helburua: ahalik eta modu zehatzenean jakitea zer esaten duen problemak eta zer galdetzen edo eskatzen duen. Normalean, problema bat identifikatu ondoren, testu labur batez adierazten da, hau da, enuntziatu baten bidez. Testu horretan, nagusiki, bi zati egoten dira.
a. Problemaren egoera deskribatu eta datuak ematen dituena.
b. Problemaren galdera edota ebazpen-agindua ematen duena.